Eskola publikoaren aldeko mobilizazioa egingo dugu azaroaren 6an
2021-10-07
Euskal Eskola Publikoaz harro! topagunea osatzen dugun eragileok “Hezkuntza publikoaren alde. Pribatizazioari ez!” manifestazioa egingo dugu azaroaren 6an Bilbon. Arratsaldeko 5etan abiatuko da Jesusen Bihotzetik.
Testuingurua ezin hobea da, zeren eta ikasturte honetan Hezkuntza Akordioa adosteko asmoa azaldu du EAEko Hezkuntza sailburuak. Eskola publikoa aldarrikatzeko momentu egokia, beraz.
Informazio praktikoa:
Ikastetxean bertan jasoko dituzue kartel fisikoak.
Deialdiarekin bat egiten baduzue zuen atxikimendua bidali, argazki bat bidaliaz eskolapublikoazharro@gmail.com helbidera.
Laster informazio gehiago!
Arazoaren 6an denok Bilbora!
https://www.youtube.com/watch?v=HECFbI0IUMA
No hay comentarios:
Publicar un comentario